Inés Zalbide para Berria
enero 15, 2025

Inés Zalbide: “Azpiegiturak egokitu behar dira, baliabideak behar ditu”

Inork ez du zalantzan jartzen 2023a urte historikoa izango dela Bilboko Aireporturako. Udako denboraldiaren datuak ezin hobeak izaten ari dira. “Uztaila hilabete historikoa izan da Loiuko terminala ireki zenetik. Abuztuan, 665.000 bidaiari izan dira; 2022an baino %16 gehiago eta 2019an baino %17 gehiago. Hegaldiei dagokienez, nazionalak [Espainiako Estatukoak] %1,3 ugaritu dira. Nazioartekoetan izan da eztanda: %40-41 ugaritu dira. Hegaldien kopurua ere %12 handitu da, eta garrantzitsua da”, nabarmendu du Inés Zalbide Bilbao Air-eko zuzendariakBerria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean. “Horrek esan nahi du aireportuak ondo funtzionatzen duela”, komentatzen du.

Bilboko aireportua izaten ari den emaitza onak “erakunde arteko lan indartsu baten fruitua” direla azpimarratu du Zalbidek. “Gure ezaugarriak dituzten aireportuen artean, buruan gaude. Lortu dugu hainbat aireportu garrantzitsu gainditzea, Tenerife Norte esaterako; Sevilla gainditzear gaude. Europa mailan, ardatz atlantikoan, Bilbo buruan dago”, azpimarratu du.

Bilboko Aireportuaren erronka handienetako bat, edo, hobeto esanda, amets bat, AEBra hegaldi transozeaniko bat lortzea da, eta hori lantzen jarraitzen da. “Loiutik AEBetara aire bide zuzena izateko itxaropena ez dut galtzen”, aitortu du Ines Zalbidek

Horretarako, Bilboko aireportuak hainbat hobekuntza egin beharko lituzke. “Aukera txiki bat badago. Azpiegiturak egokitu behar dira; baliabideak behar ditu”.

>>Irakurri hemen Ines Zalbideri Berrian egindako elkarrizketa osoa

Noticias relacionadas